Hemen zaude: Hasiera Proiektuak BERBETAN proiektua

BERBETAN proiektua

Lea Artibai eskualdeko berba eta esamoldeak berreskuratzeko egitasmoa

Eskualdeko euskalkien bilketa eta azterketa, ondoren bitarteko ezberdinen bidez kaleratzeko. Erabilera zuzena eta aberatsa sendotzeko proiektua. Euskararen erabilera bermatzeko oinarrietako bat, bere bizitasuna da. Euskara bizi-bizi egon behar da eguneroko edozein momentutan gustura erabiltzeko. Horretarako, Lea Artibaiko ondarea jaso nahi dugu; adarra jotzeko, ligatzeko, txisteak kontatzeko... freskotasuna batu eta zabaltzeko.

Hizkuntzaren eraberritzeko gaitasuna ere ezinbestekoa da bizirik irauteko, beraz, esamolde berriak sortzeko lanketak ere bideratu ditugu,

Beste aldetik, euskalkien jatortasuna batzeko asmoz, gure herri eta txokoetako pertsona nagusiak elkarrizketatu ditugu, gerra zibileko kontakizunak batuz, arrantza munduko pasarteak, XX. mende hasierako egoera...

Hona hemen interesekoa izango zaizun materiala:

 

Lea Artibaiko Ahotsak

Lea-Artibai eskualdean nagusiei jasotako lekukotasunak webgune honetan bertan txertatzen joango gara. Bitartean, Ahotsak.com webgunean ere ikus daitezke batzuk:

Dokumentuaren akzioak